Nafarroako ikastetxe publiko eta itunpekoetan Haur eta Lehen Hezkuntzako 257 ikasle konfinatu dituzte azken 24 orduetan. Horien artean, 16 eskualdekoak izan dira, Elizondoko Lehen Hezkuntzako laugarren mailakoak zehazki. Ondoko egunetan etxetik jaso beharko dituzte klaseak. Gaur gaurkoz, guztira 68 elkarbizitza taldetako eta 50 ikastetxetako 1.223 ikasle dira etxean daudenak, ikasleria osoaren %1,97.