Eguberrietatik bueltan Nafarroan goiti egin dute positiboek. Eskolan ere sumatu da oporren eragina. Eskualdean, Irurita izan da konfinatuak izan dituen lehenbizkiko eskola. Haur Hezkuntzako lehenbiziko mailako (hiru urteko gelako) zortzi ikasleak dira azken hogeita lau orduetan konfinatu dituztenak.
Nafarroan guztira 186 dira azken orduetan konfinatuak eta horiekin, guztira, 468 ikasle dira etxean daudenak. Bi zikloetako ikasle guztien %0,75 ari dira telelanean.