Artxiboko irudiak

San Anton eguneko ospakizunak Elizondon 2002an

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 15a, 12:00

2002. urteko San Anton eguna berezia izan zen Elizondon. Urte hasieran eman zen pezetatik eurorako aldaketa, baina oraindik, baztandar aunitzek pezetekin ordaintzen zituzten zozketako boletoak. Behi eroen eritasunaren ondorioz, behiaren ordez aretzea izan zen sari nagusia Zahar Etxearen aldeko zozketan. Balleko Etxeko balkoian haurrek atera zituzten zenbaki saridunak eta Bittor Elizagoien eta Manolo Arozena bertsotan aritu ziren. Hori dena bildu zuen Ttipi-Ttapa Telebistak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun