Paxaka txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu dute Iruritan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko urt. 12a, 13:00
Aste baten barrenean, paxaka txapelketako hiru jardunaldi jokatu dituzte.

Datorren igandean jokatuko dute laugarrena, lehen faseko azkenaurrekoa

Laxoa elkarteak antolatutako 21. Paxaka txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zuten igande arratsaldean Iruritako Aranabia pilotalekuan. Frontoian hotz egiten zuen, baina jardunaldiko hiru partidak jokatu zituzten.

Manu Irigoien (Erratzu) - Mikel Mindegia (Arraioz) - Kaiet Itoitz (Erratzu), 6; Ioritz Zelaieta - Laurendi Zelaieta - Iker Bereau (Oiz), 9

Oskar Urrutia (Irurita) - Aritz Alunda (Arraioz) - Mikel Sagaseta (Irurita), 9; Gorka Urtasun (Irurita) - Egoitz Prim (Irurita) - Juan Mari Maia (Elizondo), 8

Xabi Barberena - Guillermo Etxenike - Miguel Angel Iñarrea (Irurita), 9; Jon Apeztegia – Iban Santesteban - Mikel Telletxea (Doneztebe), 1

Sailkapenean talde batzuk gailentzen hasiak dira. Jokatutako hiru partidak irabazi dituzte Manu Irigoien (Erratzu) - Mikel Mindegia (Arraioz) - Kaiet Itoitz eta Oskar Urrutia (Irurita) hirukoteak alde batetik eta Aritz Alunda (Arraioz) - Mikel Sagaseta (Irurita) hirukoteak bertzetik, hiru partidetan sei puntu lortu dituzte.

 

Laugarren jardunaldia igande honetan

Igande honetan jokatuko dute txapelketako laugarren jardunaldia Iruritako Aranabia pilotalekuan, lehen faseko azkenaurrekoa.

16:00

Manu Irigoien (Erratzu) - Mikel Mindegia (Arraioz) - Kaiet Itoitz (Erratzu); Gorka Urtasun (Irurita) - Egoitz Prim (Irurita) - Juan Mari Maia (Elizondo)

17:00

Oskar Urrutia (Irurita) - Aritz Alunda (Arraioz) - Mikel Sagaseta (Irurita); Jon Apeztegia – Iban Santesteban - Mikel Telletxea (Doneztebe)

18:00

Xabi Barberena - Guillermo Etxenike - Miguel Angel Iñarrea (Irurita); Ioritz Zelaieta - Laurendi Zelaieta - Iker Bereau (Oiz)

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun