Arratsaldean, berriz, alkatea hautatzeko batzarra izan zuten. Ainhoa Maritorena lau urtez aritu ondotik, hemendik goiti Kristina Fernandez izanen da Anizko ondoko alkatea.
Igande goizean musu-truk azoka ere antolatu zuen Baztango Gazte Asanbladak eta arratsaldean Kristina Fernandez aukeratu zuten Anizko alkate
Egun bete-betea izan zuten igandean Anizen. 10:00etatik 12:00etarat, Baztango Gazte Asanbladak antolaturik musu-truk azoka izan zen: arropa, liburuak, oinetakoak... ausarki baziren nahi zuenarendako hartzeko. Azokaren ondotik Baztan kantuz izan zuten, frontoian hasi, herriari itzulia eman, Plaxa-xarren geldialdia eta berriz frontoirat. Alimaleko jendeketa bildu da kantuz aritzerat. Argazkiak: Maitane Maritorena
Arratsaldean, berriz, alkatea hautatzeko batzarra izan zuten. Ainhoa Maritorena lau urtez aritu ondotik, hemendik goiti Kristina Fernandez izanen da Anizko ondoko alkatea.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.