Euskaraldia

Baztanen 1.176 lagunek eman dute Euskaraldian izena

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 25a, 16:00

Baztanen osotara 1176 lagunek izen-eman dute Euskaraldian.

Aitzineko edizioarekin alderatuz goiti egin du Euskaraldian parte hartutako lagunen kopuruak Baztanen. Hona hemen izen-ematea herriz herri.

Herriz herriko datuei erreparatuz alde ttipiak daude. Datu adierazgarrienak Irurita eta Erratzukoak dira, lehendabizikoan parte-hartzaileen kopurua bikoiztu egin da eta bigarrenean kopuruek ere nabarmenki goiti egin dute. Almandoz, Amaiur, Arraioz, Azpilkueta, Berroeta, Gartzain nahiz Zigan kopuruek ere goiti egin dute. Aniz, Elbete eta Lekarozen aitzineko edizioko datuen hagitz paretsukoa izan da izen-ematea. Eta azkenik, Arizkun, Elizondo eta Oronoz-Mugairin datuek beiti egin dute.

Baztango Euskaraldiko datuak

Herria 2018 2020
Almandoz 4 7
Amaiur 39 45
Aniz 24 23
Arizkun 63 54
Arraioz 31 42
Azpilkueta 17 28
Berroeta 16 26
Elbete 23 26
Elizondo 544 515
Erratzu 107 143
Gartzain 28 41
Irurita 54 116
Lekaroz 52 48
Oronoz 46 37
Ziga 19 25
Osotara 1067 1176
Ahobizi 946 1039
Belarriprest 126 137

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun