Arizkunen eta Elizondon ere osasun etxeak zaintzeko eskatu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 18a, 16:30

Arizkunen eta Elizondon ere Nafarroako Osasun Plataformak deitutako hitzorduarekin bat egin dute eta lehen mailako osasun arreta zaintzeko aldarria osasun etxetik kanpo atera dute. Arizkungo eta Elizondoko osasun etxeen atarian elkarretaratzea egin dute zenbait herritarrek eta osasun langileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun