Zazpigarren astez 'osasun etxea zaintzeko' eskatu dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 18a, 11:00

Nafarroako Osasun Plataformaren deialdiarekin bat eginez, asteazkenero bezala elkarretaratzea egin dute gaur Lesakan. Urriaren 7az geroztik hutsik egin gabe hainbat herritar eta osasun arloko profesional bildu dira Lesakako osasun zentroaren aitzinaldean. Plataformak manifestazioa deitu du azaroaren 28rako Iruñean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun