Euskaraldia

Euskaraldian izena emateko hondar egunak direla oroitarazi dute Baztanen

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 13a, 12:00

'Euskaraldia Baztan 15 egun 15 herri' ekimenaren baitan Arraiozen ateratako argazkia.

Euskaraldian oraindik izenik eman ez dutenei apuntatzeko deia luzatu die Baztango Euskaraldiko batzordeak, horretarako hondar egunak direla oroitaraziz. izenematea.euskaraldia.eus atarian eman daiteke izena eta horrez gain, Baztanen telefonoz edo aurrez aurre ere egin dezakete.

Telefonoz nahiago dutenek Baztango Udaleko Euskara Zerbitzuan egin dezakete, 948 58 00 06 telefonora deituta. Bertatik bertara izena eman nahi dutenek, berriz, astelehen, asteazken eta ortziraletan 10:00etatik 13:30ra Suinki euskaltegian egin dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun