Euskaraldia

Norberaren hizkuntza debekatzeak izan ditzakeen ondorioak izan dituzte hizpide Elizondon Ainize Madariagarekin

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 6a, 14:00

Euskaraldiaren Baztango batzordeak gonbidatuta, Ainize Madariagak UEUrekin batera atera duen Komunitatea hats-bahiturik. Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak liburua aurkeztu zuen atzo, ortzeguna, Elizondoko Arizkunenean. Psikoterapia egiten ari den euskaldun baten lekukotasuna biltzen du liburuak, egun batetik bertzera etxeko hizkuntza debekatu zioten batena, hain zuzen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun