Koronabirusa

Baztan Ikastolako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 28 ikasle konfinatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 23a, 15:32

Baztan ikastolakoak dira azken orduetan konfinatu dituzten ikasleetatik 28.

Nafarroan Haur eta Lehen Hezkuntzako 2.154 ikasle dira konfinatuta daudenak.

Azken 24 orduetan Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako 382 ikasle (17 taldetakoak) konfinatu dituzte. Horien artean, 28 Baztan Ikastolako Lehen Hezkuntzako seigarren mailakoak dira.

Horiekin, guztira 2.154 ikasle dira berrogeialdian daudenak, ikasleria osoaren %3,47.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun