Baztango Udalak bailarako zaborren eduki ontzietaz gutti batzuk egiten duten erabilera axolagabea salatu nahi du. Aspaldiskotik herritar eta enpresen beharren araberako hondakinen gaikako bilketa zerbitzua ematen da. Hori horrela guztiz ulergaitza da han-hemen agertzen diren altzariak edo asteburu honetan bezala, Elizondoko beheitiko karrikako eduki ontzien kanpoko aldean pilatu dituzten kartoiak eta zabor boltsak. Horrelako irudiak ere zoritxarrez Baztango bertze tokietan ikusten ahal dira. Udaletxeak gizalegez eta arduraz jokatzea galdegiten du.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.