Lantegi, erakunde, kultur eta kirol elkarteak... ere Euskaraldian izena eman dezakete aurtengo Euskaraldian. Baztanen, bertzeak bertze, Altxuko dendak, Giltxaurdi Kirol Instalazioak, Arkupe gozotegiak eta liburutegiak parte hartuko dute.
Altxuko dendak, gonbidapena jaso zuelarik, «inongo zalantzarik gabe» eman zuen izena, «eguneroko harremanak euskaraz izatea bultzatzeko garrantzitsua» dela iruditzen zaiolakoz. Giltxaurdikoek ere bat egitearekin batera, «bereziki kirol elkarteei» parte hartzeko deia egin diete. Arkupeak gozotegian eta liburutegian ere bezero eta erabiltzaileak euskaraz solas egitera animatu nahi izan dituzte. Eurek, dagoeneko, ahoak bizi eta belarriak prest dituzte.
Parte hartu nahi duten elkarteek irailaren 26ra arte eman dezakete izena.