Euskaraldia

Euskaraldiaren bigarren edizioa antolatzeko bilera eginen dute gaur Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 9a, 11:00

2018an osatu zuten Hamaikakoaren aurkezpenean.

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte eginen den Euskaraldiaren bigarren edizioa antolatzen hasteko, gaur Arizkunenean bilduko dira 17:30ean.

Ikasturte hasierarekin batera, udazkenean eginen den Euskaraldiaren bigarren edizioa antolatzeko bilerak hasiko dituzte Baztanen. Gaur, irailaren 9an, Elizondon bilduko dira auzolana antolatzeko. Arizkunenea kultur etxean dute hitzordua, 17:30ean. Herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte: «denen laguntza behar dugu! Animatu!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun