Elizondoko Giltxaurdi futbol zelaiko kautxu zaharra kiroldegiko aparkalekuan utzia

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 27a, 12:00

Atal honetan maiz agertzen dira zaborra behar ez den tokirat botaritakoen argazkiak eta hona hemen bertze argazki pare bat, salaketarekin batera: «Oraingoan Elizondoko Baztan Kirol Elkarteak erabiltzen duen futbol zelaian kautxu zaharra kendu eta berria paratu dute. Bada, kautxu zaharra zaku handi batzuetan utzi dute ondoko Giltxaurdi kiroldegiko aparkalekuan. Hilabeteak daramatzate han, aparkatzeko lekua kenduz (bat elbarrituendako plaza). LOTSA EMANGARRIA!», dio Ttipi-Ttapako harpidedun baten salaketak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun