Sansiñenak azaldu duenez, joan den astelehenean, «gazte batek positibo eman zuenean» hasi ziren harat-honatak: «hurbilekoei probak egiten hasi eta gazte eta heldu batzuk kutsatuta daudela ikusi dute. Oraindik horretan ari dira, ingurukoei probak egiten...».
Orain artean «urruti ikusten» zutena ailegatu zaielako, «zuhurtzia handiz jokatu ezean izkin guztietara hedatuko delako kontuz ibiltzeko» deia egin du Elizondoko alkateak. Bide batez, besten atarian «aurten ez ekitaldirik ezta ospakizunik ere» ez dela izanen berretsi du eta «agertutako kasuek jendea kontu gehiagoz ibiltzeko aitzakia» beharko luketela iruditzen zaio: «birusa hemen dagoelako».