Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aroztegia gelditzea eskatuz bizikleta martxa antolatu du Izterpeko Matxinadak uztailaren 18an

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 15a, 09:00
Ekainean egin zuten Izterpeko Matxinadaren lehen irteera. Larunbatean Elizondon dute bigarren hitzordua.

Larunbatean 12:00etan abiatuko dira Elizondoko plazatik

 

Bizikletaren erabileraren alde, Izterpeko matxinaDa martxa abiatu zuten ekainaren 24an Baztanen. Eguneroko bizitzan harat honat mugitzeko bizikleta goraipatzeko ekimena izan zen eta hilabetean behin ekitaldiren bat egiteko asmoa azaldu zuten. Honela, uztailaren 18an, larunbatean 12:00etan Elizondoko plazatik abiatuta bizikleta martxa eginen dute, ‘Klima ez aldatzeko, Aroztegia gelditu!’ goiburupean.

Klima larrialdi egoeran eta geroa inoiz baino gehiago kinkan dagoen honetan bizikleta eraldaketarako tresna eta jarrera bezala aldarrikatu nahi du Iztepeko MatxinaDak, lurreko tenperaturaren igatea gelditzeko deus egiten ez bada gureak eginen duela ohartaraziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun