Koronabirusa

Bestarik izanen ez denez, balkoiak eta leihoak apaintzera animatu du Baztandarren Biltzarrak

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 13a, 09:00

Aurten ez da Baztandarren Biltzarrarik ospatuko karriketan, baina balkoi, leiho eta erakusleihoetara eraman nahi dute bestaren seinalea.

Apainketa horien argazkiak elkartearen sare sozialetan partekatzeko deia ere egin dute

Baztandarren Biltzarra elkarteak, COVID-19a dela eta, aurten ez du bestarik antolatu. Hala ere, egunari keinu ttiki bat egiteko baztandarrak bere etxeak eta komertzioak girotzera animatu dituzte. «Aurten ezinezkoa izanen da urtero bezala karriketan elkar ikustea. Hala ere, zuen etxeko balkoiak, leihoak eta erakusleihoak apaintzera animatu nahi zaituztegu. Atera zuen zapi, jantzi, bandera edota lan tresna zaharrak!», dio Baztandarraren Biltzarren oharrak.

Bertzalde, apainketa horien argazkiak beraiekin partekatzeko eskatu dute, horretarako dituzten bideak erabiliz:

  • Whatsapp: 641365071
  • Facebook (Baztandarren Biltzarra): argazkia igo eta Baztandarren Biltzarra etiketatu
  • Instagram (Baztandarren Biltzarra): argazkia igo eta Baztandarren Biltzarra etiketatu

Azkenik, bestarik ez dela egonen azpimarratu nahi dute Baztandarren Biltzarratik, «eta herritarrei arduraz jokatzeko deia egiten diegu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun