Irailaren 19an eta 20an egitekoa zuten Piriniotar arrazako behien lehiaketa-enkanterik ez da izanen aurten Elizondon. Baztango Udalak, Cederna-Garalurreko tekinariak eta Aspina-Conaspik «arauak betetzeko segurtasunik ez dela» ikusirik hartu dute erabakia. Bertako arrazaren bururik hoberenak elkartzen dira urtero, eta milaka lagun erakartzen dituzte, baina aurten ez da halakorik izanen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!