Koronabirusa

Besta ttikiak baina bereziak izan dituzte aurten Iruritan

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 9a, 09:30

Covid-19aren ondorioz bertan behera utzi zituzten herriko bestak iruritarrek. Dena den, bestei keinu egiteko zenbait ekitaldi izan ziren, herritarren eskutik. Etxe bateko eta bertzeko argazkiak bilduz bideo polita egin dute eta, bide batez, Peiori DJ lanak egiteagatik, Garate anaiei ezkilak jotzeagatik eta musikari eta dantzariei herria alaitzeagatik eskerrak eman dizkiete. Etxean ere, besta giroan egon gaitezkeela erakutsi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun