Aurtengo erabakia ezohiko egoerak behartuta etorri bada ere, hurrengo urteko jostaldiak bikainak izateko esperantza dute antolatzaileek, eta asmo horrekin ekinen diete heldu den urteko prestaketa lanei.
Baztango Udalak, bertze hainbat erakundek bezala, 2020ko aisialdi eskaintza ez antolatzea erabaki du. COVID-19ak sortutako egoera dela eta, aurtengo udan ez da Udako Jostaldirik izanen Baztanen. Jarduerak behar bezala eskaintzeko beharrezko diren segurtasun neurriak eta osasun baldintzak betetzea zaila izanen dela ikusirik, Baztango Udalak, aurtengoz, ez antolatzea erabaki du.
Aurtengo erabakia ezohiko egoerak behartuta etorri bada ere, hurrengo urteko jostaldiak bikainak izateko esperantza dute antolatzaileek, eta asmo horrekin ekinen diete heldu den urteko prestaketa lanei.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.