Koronabirusa

Bozateko Santxotena parke-museoa ere ekainaren 6an irekiko dute

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 2a, 19:00

Bisitariak Bozateko Santxotena parke-museoan, Xabier Santxotena bera gidari dutela.

Martxoaren 7tik itxita zegoen Bozateko Santxotena parke-museoa ekainaren 6an irekiko dute berriz ere. Xabier Santxotenak berak eta Teresa Lafraguak Artziniegan (Araba) kudeatzen duten Santxotena tailer-museoa ere larunbatean irekiko dute. Irekiera hauek, langile nahiz bisitarientzako segurtasun- eta norbere burua babesteko neurri guztiak betez eginen direla jakinarazi dute.

Hiru hilabete hauetan ez dira geldirik egon eta artea karrikara atera dute. Xabier Santxotenak bere obraren berri eman die familiei, «kultura ere itxialdian ez egoteko», eta egunero zuzenean bere arte-lanei buruzko azalpenak eman ditu. Neska-mutikoek beraien eskulturak egiteko bozetoak ere landu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun