Elizondon baraualdia egiten ari diren herritarrek deitutako manifestazioa bertan behera

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 22a, 16:00

Maiatzaren 11z geroztik gose greban dagoen Patxi Ruiz presoari elkartasuna adierazteko Bortziriak, Malerreka eta Baztango zazpi lagun baraualdian daude atzoz geroztik eta igande eguerdira bitarte hala segitzeko asmoa dute. Haiek iragarri dute gaur, ortziralea, kontzentrazioa eta bihar, larunbata, manifestazioa egin nahi zituztela baina handik guttira bi hitzorduak debekatu dituztela zabaldu dute.

Elizondoko plazako eraikinean egiten ari dira itxialdia eta Elizondoko plazan egitekoak zituzten bai kontzentrazioa baita manifestazioa ere, baina hondarreran biak bertan behera gelditu dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun