Koronabirusa

Elizondoko Koro Ttikik maiatzean egitekoa zuen saioa udazkenera gibeleratu du

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 20a, 10:15

Elizondoko Koro Ttikik ere entseguak eten behar izan ditu. Hortaz, bigarren kuota ez kobratzea erabaki du. Entseguak ez ezik, maiatzean Demode Quartetekin egitekoa zuten saioa egiterik ez dute izan eta azken horri dagokionez udazkenera gibeleratu dute. Ikasturtea akitutzat ematearekin batera, «Covid-19ak uzten digunean» itzuliko direla adierazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun