Koronabirusa

Elizondoko Santiago bestak ere bertan beheiti utzi dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 15a, 18:00
Elizondoko bestarik ez da izanen aurten.

Elizondoko besta komisioak eta Elizondoko herriak aurtengo Santiago bestak bertan beheiti uztea erabaki dute, COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz. Oharrean agertu dutenez, «ez da erabaki erraza izan, baina etorkizuneko segurtasun neurrien ezjakintasunak erabaki hau hartzera behartu gaitu, bizilagunen osasuna babestea baita gure lehentasuna».

Heldu den urtean indar gehiagorekin bueltatuko direla azpimarratu ondotik, Elizondoko herriak eskerrak eman dizkio besta komisioari, «orain arte agindako lanagatik, eta gora 2021eko Elizondoko bestak!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun