Koronabirusa

Almandozko Bestaberri bestak ere ez dituzte aurten ospatuko

Ttipi-Ttapa 2020ko maiatzaren 12a

Bestaberri inguruan ez dute bestarik izanen Almandozen. Argazkian, aurorak kantari ageri dira.

Bertze zenbait herritan iragarri duten bezalaxe, Almandozen ere ez dituzte herriko Bestaberri bestak ospatuko aurten, COVID-19ak sortutako egoeragatik. Ekainaren 10etik 14ra egitekoak zituzten. Almandozen oraindik ez dute erabaki aitzinerago zerbait antolatuko duten ala ez, besten seinale gisara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun