Koronabirusak eragindako alarma egoeran bizitzen ari garen itxialdian etxetik ditugun harremanetako hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko bidean, Etxealditik Euskaraldira ekimena burutu da Baztanen ere. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra eginen den Euskaraldia prestatzeko baliagarria izan da. Etxeetako balkoiak eta leihoak apaindu dituzte hamarnaka norbanako eta familiak, eta egunez egun proposatutako ekimenak ere garatu dituzte, euskarazko jolasak erabiliz, sareko bilkurak eginez, jatorduetan euskara erabiliz, sare bidezko mezuak igorriz, euskarazko filmak ikusiz edota on line poteoak burutuz, denak euskaraz, noski.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.