Ortzegunetako merkatua eta larunbatetako artisau azokak berriz ere martxan paratu dituzte Elizondon. Ortzegunean merkatu plazan, osasun neurri zorrotzen pean, jakiak saltzen dituzten postu batzuk jarri zituzten, eta hemendik aitzinera ere ortzegunero egonen dira bertan. Larunbatean, berriz, Foruen plazan, bertako artisauen azoka burutu zen, eta hainbat ekoizle elkartu ziren, hauek segurtasun-maskara eta eskularruak jantzita eta segurtasun-tarteak errespetatuz. Artisau azoka hilabeteko lehen eta hirugarren larunbatetan eginen dute, beraz, hemendik aitzinera ere izanen da non erosi. Argazkiak: Juan Mari Ondikol
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.