Koronabirusa

Pandemiaren inguruan hausnartzeko ekimena abiatu du Arranbelak

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 3a, 13:00

Hainbat baztandarren elkarrizketak bildu dituzte.

Koronabirusak eragindako egoeraz hausnartzeko ekimena abiatu du Arranbelak. Horretarako, hamar galderako elkarrizketatxo bat egin die Baztango hainbat «herritar erreferentziali». 

Erantzunen bidez «egoera nola bizi duten eta  zer kezka eta aurreikuspen dituzten» bildu dute. Elkarrizketak euren webgunean daude ikusgai. Momentuz, Albaro Souleren, Elurre Iriarteren,  Mikel Mujikaren, Nerea Iturririaren, Gorka Laurnagaren, Garazi Saroberen eta Ernesto Praten iritziak bildu dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun