Koronabirusa

Baztan-Bidasoko ekoizleak plazara bueltatuko dira maiatzaren 2an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 29a, 20:00
Jatekoak eta edatekoak saltzen dituzten ekoizleen produktuak plazaratuko dituzte larunbat goizean Elizondon. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Oraingoz janari eta edateko salgaiek izanen dute baimena eta tokia, larunbatean 09:30etik 14:00etara

Larunbat honetatik aitzinera, Baztan-Bidasoko ekoizle eta saltzaileak beraien postuekin berriz ere Elizondoko plazara aterako dira. Iaz hasi zuten bide beretik, hilabete bakoitzeko lehenbiziko eta hirugarren larunbatetan, bertako ekoizle eta saltzaileek beren produktuak plazara ateratzeko parada adostu dute Baztango Udalarekin.

Koronabirusak eraginda, jarduera eten ondotik, hurrengo larunbatetik, maiatzaren 2tik, berriz ere Elizondoko plazan 09:30etik 14.00etara. Betiere garbi edukita, salgaiak elikagaiak izan beharko direla, jateko eta edatekoak dute momentuz tokia eta baimena.

Irular mermelada, Etxalarko Okindegiak, Etxetxipia Gasnategiak, Ernaut 'Euskal Txerri' produktuak eta Pittika gasnategiak konfirmatu dute larunbat honetan berriz ere plazan izanen direla, ekoizle ttikiak ere lanean segitzeko gogotsu daudela erakusten, eta bertako biztanleei hurbiltasuna eskainiz momentu zail hauetan

Dena ongi joan dadin, Nafarroako Gobernuak merkatuen inguruan bete beharreko segurtasun neurriak kontutan hartzea eskatu zaie hurbilduko diren herritarrei, egoera berezi honetan ahalik eta jarduera zuzenena izan dadin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun