Koronabirusa

COVID-19aren ondorengo eskolari buruz hitzaldia eskainiko du Nora Salbotx Amaiurko eskolako zuzendariak online

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 22a, 07:30

COVID-19aren ondorengo eskola pentsatzen gaiaren inguruan solastatatuko da Amaiurko eskolako zuzendaria eta irakaslea dena. www.hikhasi.eus webgunearen bitartez eskainiko ditu bere azalpenak irakaskuntzan aditua denak.

Itxialdiaren ondotik, nolako eskolara itzuliko dira haurrak? Nolako eskola izanen da COVID-19aren ondorengoa? Nolakoa izatea nahi dugu? Eskolak itxita dauden bitartean, zer egin dezakete eskolek? Etxerako lanak, edukiak, curriculumak... jakintza orokorrak, konpetentziak, errealitatean oinarrituriko ikasketa... Horiek guztiak izanen ditu hizpide Salbotxek ortziralean, apirilak 24, 17:00etan egina duten hitzorduan.

Amaiurko herri eskolako irakaslea eta zuzendaria izateaz gain, Eusko Ikaskuntzako aholkularia da Salbotx, irakasleen formazioan aritu izan da Mondragon Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan, baita sindikalgintzan ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun