Koronabirusa

Eskola ttikien besta ere gibelatu dute Iruritan

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 15a, 08:30
Aurtengoan, Baztan, Zugarramurdi eta Urdazubiko eskola ttikien besta gibelatzea erabaki du Iruritako Guraso Elkarteak.

Maiatzaren 17an egitekoa zen, baina osasun-larrialdia pasatzen denean ospatuko dute

Baztan, Zugarramurdi eta Urdazubiko eskola ttikien besta maiatzaren 17an ospatzekoa zuten aurten Iruritan. Iruritako eskolako guraso elkarteak ospakizuna gibelatzea erabki du eta osasun-larrialdia pasatutakoan ospatuko dela jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun