Koronabirusa

Lekarozko egoitzan adinekoak zaintzeko langileak behar dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 15a, 07:21

Lekarozko Aspaceren egoitzara lekualdatu dituzte Elizondoko zahar etxeko 32 bat egoiliar.

Lan-deialdia egin du Baztango Udalak

Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxean koronabirusean negatibo eman duten 32 egoiliar Lekarozko Aspaceren egoitzara lekualdatu dituzte asteburu honetan. Hauek artatzeko eta zaintzeko langileak behar direla eta deialdia egin du Baztango Udalak. Interesa duenak baztan@baztan.eus helbide elektronikora idatzi behar du, izen-abizenak, kontaktua eta laneko esperientzia adieraziz. Informazio gehiago 948 580006 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun