Gainerakoan, Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak igande arratsaldean iragarri duenez, Nafarroako Zahar Etxeetako adineko guztiei koronabirusa atzemateko probak eginen dizkiete, sintomak izan ala ez. Txibitek azaldu duenez, larunbatera arte 1.200 proba egin dituzte, eta aste honetan «egoitzetan dauden guztiei eginen zaizkie, sintomak izan ala ez», «arriskuan dagoen jende taldea delako» eta haien inguruko arreta indartu nahi dutelako.