Koronabirusa

Tasunbinsako langileak ari dira Baztango karrikak eta bazterrak garbitzen

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 3a, 11:00

Tasubinsako langileak jendea ibiltzen den tokiak desinfektatzen ari dira, Baztango Udalak bideratuta. Joan den astean herri guztietako edukiontziak desinfektatu zituzten eta aste honetan lau egunez herri guztietan jendea ibiltzen den lekuak desinfektatzen ari dira. Arizkunen, erraterako (irudietan), harategia, estankoa eta farmazia ingurua garbitu dituzte. Aferak bere horretan segitzen badu, aste batean edukiontziak eta bertzean jendea ibiltzen den komertzioak desinfektatzen segitzeko asmoa dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun