Koronabirusa

Jaso duten material guztia eskertzeko argazkia atera dute Elizondoko Osasun Zentroko langileek

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 2a, 15:00
Elizondoko Osasun Zentroko langileak atarian, jaso duten materialarekin.

Jendeak eskuz maskarak, pantailak eta batak egin ditu

Elizondoko Osasun Zentroan jendeak eskuz egindako maskarak, begiendako pantailak eta batak jaso dituzte egunotan. Honetan lagundu duten pertsona guztiei eskerrak emateko osasun etxearen atarian atera dute argazkia. Eskermile!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun