Osasunez ongi dago, hori bai «etxetik mugitu ezinik, bertzeak bezala». Ehun urtez hainbat pasadizo bizi izan ditu. Teodoraren ama hamargarren seme-alabaren esperoan zegoela hil zen aita eta bakarrik atera behar izan zuen aitzinera familia, XX. Mende hasierako Baztango baserri hartan.
Etxetik ezin izan zuen atera Teodorak bere ehungarren urtebetetzean, baina bizilagunak balkoira aterata eta Foruzaingoaren hiru patrullak, argi, sirena eta megafoniatik ‘Zorionak zuri’ abestia zutela zoriondu zuten. Aunitz urtez!