Koronabirusa

Baztango hondakin bilketa guneak desinfekatzen ari dira

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 26a, 20:30

Tasubinsa enpresa Baztango handakin bilketa puntuen garbiketa eta desinfekzioa egiten ari da.

Baztango Udaleko Hondakin Zerbitzuak bideratuta, Tasubinsa enpresa Baztango handakin bilketa puntuen garbiketa eta desinfekzioa egiten aritu da azken egunotan. Horrela, kutsatze arriskua saihestu nahi dute.

Horrekin batera, bilketa zerbitzuak bere horretan segitzen duela eta bilketa-maiztasunak mantenduko direla jakinarazi dute. Beraz, ahal den neurrian, zabor poltsa eta gainerakoak lurrean ezin direla utzi argitu dute, «denen hobebeharrez».

Koronabirusa duten gaixoak edota berrogeialdian daudenak

Koronabirusa dutenek edo berrogeialdian daudenek, hiru poltsa erabiltzeko deia egin dute. Batean eriaren eta bere zaintzailearen eskularruak, maskarak... sartu beharko dituzte. Bigarrenaren barrenean sartu beharko dute hori eriaren gelaren barrenean eta hirugarrenaren barruan bigarrena. Guztia edukiontzi berdera bota beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun