#Etxetik Mundura

Aniztarrek musika eta bertsoekin alaitzen dituzte ilunabarrak etxeratze eta konfinamendu egunotan

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 22a, 08:00

Koronabirusa dela eta, aniztarrek herriko besten gisan pasatzen dituzte ilunabar eta gauak. Jaione Elizagoienek, bere organoa, mikroa eta altabozak atera, eta herri guziari musika eskaintzen dio emanaldia zuzenean. Aniztarrak balkoi eta larrainerat ateratzen dira linternak eskutan musikaren erritmorat dantzatzeko. Irrintziak ere aditzen etxetik etxera, kantak, herritar batek eskainitako bertsoa… umore ona ez da falta. Esker mila Jaionei aniztar guzien partetik!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun