Koronabirusa

Etxean gelditu behar diren adinekoak eta egoera zaurgarrian dauden pertsonak artatuko dituzte Baztanen

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2020ko mar. 16a, 11:00

Beharrean dauden pertsonei gutieneko zerbitzua bermatzeko protokoloa adostu dute Balleko Etxeak eta herrietako alkateek.

Guttieneko zerbitzua adostu dute Udalak eta herrietako alkateek eta beharra dutenek 948 580006 edo 641 872821 telefonoetara deitu behar dute

 

Koronobirusaren harira, Baztango Udaleko Gobernu Taldeko kideek egoeraren inguruko balorazioa egiteko bilera egin zuten larunbatean eta bertan, Baztango herrietako alkateekin koordinatuta, herriz herri etxean gelditu behar duten adineko pertsonendako edota egoera zaurgarrian dauden pertsonendako guttieneko zerbitzua bermatzeko protokoloa adostu zen.

Norbait halako egoeran balego, bere herriko alkate edota kargodunekin harremanetan jar daiteke eta Udalarekin koordinatuta, beharrezko jakiak, botikak eta beharrezko duen hori hornituko diote, etxetik atera behar ez izateko. Telefono bidez ere eskainiko dute arreta, astelehenetik ortziralera, bulego ordutegian Udalera deituz, 948 580006 telefonora, eta ordutegi horretatik kanpo, 641 872821 telefonoaren bidez.

Gainera, herritarrei jakinarazi zaie astelehenetik aitzinera Udalean egin beharreko tramiteak, ahal dela, telefonoz edota posta elektronikoz egitea, bertatik bertara oinarrizko eta beharrezkoak direnab bakarrik artatuko baitira.

Erlazionatuak

Baztango Udala Koronabirusaren inguruan

Xorroxin irratia 2020 mar 16 Baztan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun