Koronabirusa

Udal eraikinak hetsi eta kultur eta kirol ekintzak bertan behera utzi dituzte Baztanen

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 13a, 12:00

Koronabirusa dela eta, hainbat neurri hartzea erabaki du Baztango Udalak gaur goizean, alderdi guztiekin egindako bileraren ondotik. Hala, martxoaren 30a arte Giltxaurdi kirol instalazioak, kiroldegia, Arizkunenea Kultur Etxea eta liburutegia hetsiko dituzte. Horrez gain, astebururako iragarriak ziren kultur eta kirol ekintzak bertan behera gelditu direla jakinarazi dute, eta martxoaren 18an ordezkari administrari ofizialaren hautaproba gibelatzea erabaki dute.

Horrekin batera, Nafarroako Gobernuak ikastetxeak garbitzeko emandako irizpideak ikastetxeei eta udal eraikinak garbitzen dituzten enpresei jakinaraziko dizkiela jakinarazi dute Baztango Udaletik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun