Koronabirusa

Baztango AEK-k momentuz «normaltasunez» segituko du

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 13a, 15:00

Klaseak izanen dituzten arren, prebentziorako neurriak «zorrotz» beteko dituztela adierazi dute.

AEK-k atzo adierazi zuenez, koronabirusa dela eta Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegietan aurrez aurreko eskolak eten eginen ditu. Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako euskaltegietan, berriz, «normatasunez» segituko du, «gure artean positiborik ez badago». Dena den, prebentziorako neurriak «zorrotz» beteko dituztela argitu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun