Piano kontzertua eskainiko du Paula Belzunegik martxoaren 7an Elizondon

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2020ko mar. 5a, 14:00
Nazioarteko hainbat kontzertu eskaini ditu Paula Belzunegi piano-jotzaileak.

Larunbatean 19:00etan Arizkunenean

Paula Belzunegik kontzertu ederra eskainiko du heldu den larunbatean, martxoaren 7an, Arizkunenea kultur etxean. Piano doinuen erritmoan murgilduko dira entzuleak. Baztango Kultura Batzordeak antolatutako hitzordua 19:00etan hasiko da.

23 urteko piano-jotzaile nafarra

Paula Belzunegik (23 urte) 6 urterekin hasi zituen piano-ikasketak Iruñeko Joaquín Maya Musika Eskolan, Ana Teresa Rodríguez irakaslearekin. Kalifikazio bikainak lortu zituen, eta Sarasate Saria 2008an. 11 urterekin, Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionalean sartu zen, Jan Maarten Van der Mark irakaslearekin, eta kalifikazio onenak eta Erdi Mailako Ikasketa Bukaerako Saria lortu zituen. 17 urterekin, Londresko Royal Collegen goi-mailako ikasketak egin zituen, Andrew Ball irakaslearen eskolan. Bere ibilbidean hainbat sari jaso ditu hainbat lehiaketatan, eta hainbat kontzertutan jo du nazioartean.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun