Xabi Ibargarai erratzuarrak buruz buruko pala txapelketaren finala jokatuko du otsailaren 28an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2020ko ots. 27a, 13:00

Xabi Ibargarai eta Esteban Gaubeka, finalerako pilotak aukeratu ondotik.

Gaur egungo txapeldunak, iaz bezala, Gaubeka izanen du arerio Bilboko Bizkaia pilotalekuan ortziralean

Xabi Ibargarai erratzuarrak eta Gaubekak jokatuko dute aurten ere buruz buruko pala txapelketaren finala. Otsailaren 28an, ortziralean dute hitzordua Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Iaz ere protagonista berak izan ziren finalean eta orduan erratzuarrak lortu zuen bere buruz buruko lehen txapela, aitzinetik jokatuak zituen hiru finaletan galtzaile suertatu ondotik.

Finalerdietan, Dan Necol frantziarra menpean hartu zuen Ibargaraik (3-0) eta Gaubekak Fusto kanporatu zuen, emaitza berarekin. Hortaz, ortziralean 19:00etan hasiko den jaialdiko lehen partidan hirugarren posturako lehia jokatuko dute Fustok eta Necolek eta segidan izanen da Ibargarai eta Gaubekaren arteko final nagusia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun