Dantzariek adierazi dutenez, emanaldi horretan ikusleek «betiko dantza moldeetatik aldentzen diren piezez eta sorkuntza berriez» gozatzeko aukera izanen dute. Sarrerarik ez da ordaindu behar izanen.
Iruritako dantzariek, Baztango Udalaren laguntzaz, Izarrak emanaldi ikusgarria antolatu dute otsail bukaerarako. Hondarreko larunbatean, otsailaren 29an, zehaztu dute hitzordua. Herriko 48 dantzarik, abesbatzako lagunekin eta musikariekin batera, eskainiko dute saioa 20:00etan hasiko da pilotalekuan.
Dantzariek adierazi dutenez, emanaldi horretan ikusleek «betiko dantza moldeetatik aldentzen diren piezez eta sorkuntza berriez» gozatzeko aukera izanen dute. Sarrerarik ez da ordaindu behar izanen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.