Umorez eta kolorez bete dira Elizondoko karrikak

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 22a, 23:30

Irudi eder hauek erakusten duten bezala, larunbat eguerdian, desfile polit eta koloretsuan ibili dira mozorroak ikastolako parketik abiatu eta Santiago karrikan barrena Plazaraino eta handik Jaime Urrutia karrikan barrena. Imsersokoak Benidormen, Maria Jesus eta bere akordeoia, Boliviako txolitak euren artean borrokan, Brasilgo dantzariak, hippyak… Gero kuadrilen bazkariak eta, eguna borobiltzeko, animazioa eta giro ederra ostatu eta karriketan.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun