Otsailaren 8an Gizakunde ospatuko dute Arizkun eta Erratzun

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 6a, 06:30
Jantzilo erreko dute Gizakunde egunean.

Bazkaria, desfilea, Jantziloren epaiketa, afaria eta Euskadi eta Askatatxunda eta Azukre Beltxaranaren musika izanen dute

 

Erratzuko Kultur Elkarteak, Jo ala Jo Kultur Taldeak eta Baztango Talde Feministak elkarlanean antolatuta, Gizakunde Eguna izanen dute otsailaren 8an Arizkunen eta Erratzun. 13:30ean bazkaria izanen dute Gamioxarrean eta mahai-inguruan lasai egon ondotik, 17:00etan desfilea eginen dute Arizkundik Erratzurat. Erratzura ailegatzen direlarik, plazan Jantzilo epaitu eta erreko dute. 22:30 inguruan afaria eginen dute Erratzuko elkartean eta  gauerditik aitzinerat nahi dutenek bestarako modua izanen dute Euskadi ta Askatatxunda eta Azukre Beltxaranaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun