Baztango Talde Feministak eta Jo ala Jo Kultur Taldeak otsailaren 7rako, ortziralerako, Emakumeak eta inauteak izenpean solasaldia eta argazki erakusketa antolatu dituzte. Aitzpea Leizaolak gaiaren inguruko solasaldia eskainiko du 18:30ean hasita eta Gari Garaialdek bere argazki erakusketaren aurkezpen-solasaldia eginen du Arizkungo Gamioxarrean. Interesa dutenek eta aurkezpenera joan ezin dutenek izanen dute aukerarik. Izan ere, erakusketa larunbatean ere ikusi ahal izanen da.