‘Viking Open Canyon’ dokumentala eskainiko dute gaur Elizondon

Fernando Anbustegi 2020ko urt. 10a, 12:00

Xabier Mendikoa elizondoarrarekin batera, hamar lagunek Norvegian egindako espedizioaren berri ematen du dokumentalak.

Baztango Mendigoizaleak taldeak antolatu du emanaldiak, 20:00etan Arizkunenean

Xabier Mendikoa elizondoarrarekin batera, hamar lagunek Norvegian burututako espedizioa da Viking Open Canyon. Bertan hainbat arroila ireki zituzten eta espedizioaren nondik norakoak biltzen dituen dokumentala osatu dute taldekideek. Dokumentala urtarrilaren 10ean, ortziralean 20:00etan ikusgai izanen da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean, Baztango Mendigoizaleak taldeak antolatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun