Jon Barberena zena omenduko dute larunbat honetan Bergarako Idazle Eskolan

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 12a, 17:00

Irailean zendu zen bertsolari eta idazle elizondoarra Idazle Eskolan ibilia zenez, larunbat honetan, bera gogoan omenaldi xume bat eginen dute Bergaran, 12:00etan. Izoztu zitzaigun negu hura Jon Barberena gogoan deitu diote ekitaldiari, Barberenaren Izoztu zitzaigun negu hura liburua oinarri hartuta. Liburuko olerkiak irakurriko dituzte eta horrez gain, dantza eta bertze ere eskainiko dituzte.

Ekitaldi irekia izanen da eta nahi duten guztiek parte hartzeko aukera izanen dute Bergarako UNEDeko Areto Nagusian eginen duten hitzorduan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun